XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia, dekadente ta sentimental da.

Baina gustoa moral erlijioso edo politikoren bati zeharo sakrifikatu ez diotenentzat, poesia zoragarria, nik uste. Biziki interesgarria, edonola ere.

Ta beste edozeinenak bezalaxe, Urretabizkaiaren poesiak ere bere giroa du.

Zulaikaren izadia denboraren moduan, hau ikusita bait dadukagu konkrezio gutikoa da: lurra, mendiak, itsasoa, arrunki aipatzen dira.

Urretabizkaiak, alderantziz, gauzak xehe-xeheki deskribatzen ditu ta izadia ere bai: sanjose loreak eta sienprevivak eta sagarrak eta masustak, etc.

Zulaikaren goiz bat ez da Urretabizkaiaren goiz bat.

Urretabizkaiaren goiz honetan euri ari du, seiretako langileak maldan behera doaz (nota bene: seiretakoak, eta sudurra hotzak, eskuak patriketan, doaz), eta abar.

Idazle bakoitzak bere medio literarioak.

Zulaikaren poesian orokartasun hau bezala, eta batez ere Adanen primitibotasuna bezalatsu, Urretabizkaiaren poesian Zulaikarenean antzeko beste ezer baino hagitz markanteago, gainera etengabeko motibo bat, leit-motiv bat, bustitasunaren tema da.

Poesia hau Freudekin irakurri nahi dezanak, ez dakit ze interpretazio emango duen.

(Zer, esaten zuen, adierazten duela urak?).

Poesiaren azterketa soziologiko edo mitologikoak bezalaxe, psikoanalitikoak egin ahal bait litezke: poesian, konzientzia estruktura mitikoak eta giro soziala bezalexe, Autorearen psikea mamitu da ta.

(Ura, bestalde, motibo mitiko arrunta ere bada, noski).

Berdin da.

Hemen ez digu horrek inporta.

Baina bustitasun ideia, mila irudi, metafora, deskribizio ta sinbolo formatan eta situaziorik desberdinenetan behin ta berriro agertuz, poesia honetako elemento literariorik aberatsenetakoa duzu (17) Parentesi artean Euskal Literatura 72 aip. liburuko orrialdea ematen da berriz ere: .